EsleBiltegiErabilpenEskuliburu

ESLEko biltegia erabiltzeko eskuliburua #

Sarrera #

Gforge proiektuen kudeaketa eramateko erabilgarria den softwarea da. Nahiz eta Software proiektuetara zuzenduta egon, dituen plugin euskarria dela medio, edozein proiektu motara egokitu daiteke. Gforge, sourceforge.net erabiltzen zuen kodearen adar libreetako bat da eta proiektuaren aitzindaria sortzaileetako bat.

Esku liburu honetan bere erabilpena azalduko dugu, oinarri bezala http://floss.esle.eu/ -ra bideratuz.

ESLEko errepsitorioan nabigatzen #

Lehen urratsak #

ESLEko biltegian sartzeko floss-en URLa erabiliko dugu. Hor biltegiaren orri nagusia aurkituko dugu, bertan atari horretatik nabigatzen hasi ahal izango gara.

<img src="/image/image_gallery?img_id=12874&t=1206545845320" alt="Esleren biltegiaren ikuspegi orokorra" />

Goiko irudian atari honen sekzio nagusiak zeintzuk diren ikus dezakegu.

Bilaketa bat burutu #

Bilatu testu kutxan proiektu baten bilaketa, izen edo deskribapena erabiliz burutu dezakegu. Konboa eratzekotan,

Bilaketa formularioa

kategoria, pertsona, software, taldeen... gaineko bilaketa burutu dezakegu, hau horrela izanik, bilaketa era arin eta eroso batetan burutu dugu.

Proiektu baten barneko bilaketa

Proiektu baten gaineko bilaketa bat burutzeko, proiektu horren barruan kokatuta egon beharko gara. Horra heltzeko atariaren proiektu arbolaren menu itenak erabiliko ditugu, hauek atariaren goiko menuan aurkituko ditugu.

Bertan, kokatuta gauden proiektuaren gaineko bilaketa zehatzagoak burutuko ditugu.

<img src="/image/image_gallery?img_id=12979&t=1206548643866" alt="Proiektu baten barnean bilatzeko formularioa" />

Deskargen ibilera #

Proiektu desberdinen deskargak atzitzeko proiektu horren barruan egon behar izango gara, fitxategietara sartzeko goiko menua erabiliko dugu.

<img src="/image/image_gallery?img_id=12983&t=1206548664205" alt="Deskargak kudeatzeko menua" />

Fitxategien sekziora sartzekotan dokumentu zerrenda bat aurkituko dugu. Biltegian aurkituko ditugun proiektu guztiak eskema mankomuna jarraituko dute:

  • Erabiltzaile eskuliburua (.pdf), azken erabiltzaileei produktuaren ezaugarriak eta funtzionamendua ezagutarazteko zuzenduak.
  • Eskuliburu teknikoak (.pdf), administratzaileei produktuaren ezaugarriak eta funtzionamendua ezagutarazteko zuzenduak.
  • Erabateko dokumentazioa (.zip), eskuliburu guztien deskarga burutzeko zuzendutako fitxategi konprimitua.
  • Iturburu kodea (.zip), aplikazioaren erabateko iturburu kodea.
  • Instalatzaileak (.zip), aplikazioa instalatzeko instalatzaileak.
  • Proiektu osoa (.zip), orain arte azaldutako fitxategi guztiak konprimitzen dituen fitxategia.
Fitxategi baten deskarga burutzeko, fitxategiaren izena klikatuko dugu. Letra larriz idatzitako izenean klikatuz gero fitxategiaren deskribapen batera bideratuko digu.

<img src="/image/image_gallery?img_id=12994&t=1206548708990" alt="Pakete eskuragarrien zerrenda" />

Hortaz, deskarga hasten da:

<img src="/image/image_gallery?img_id=12999&t=1206548730468" alt="Mozilla Firefoxen deskarga kudeatzailearen leihoa" />

Gforge sisteman sesioa hasita izatekotan orain arte azaldutakoaz gain, proiektuari gure bozka emateko gai izango ginateke. Batetik bostera gure irizpidearen araberako bozka emanez.

Azken oharra: Behin proiektuak errepositoriora igota, nahiz eta orri nagusian agertu 24 ordu behar dituzte proiektu arbolan erabilgarri egoteko.

Kontaktua #

Erabiltzaileak atariarekin atzera elikadura bat erabil dezake. Bere galderak, iradokizunak eta proiektuen informazioa eskatu dezake helbide honetara e-mail bat bidaliz:

esle@esle.eu

http://www.esle.eu/

Baita korreo arrunta erabiliz:

C/ Landaberde, 15 behea

01010 Gasteiz (Araba)

ESLEko biltegia atzitzeko bideratu helbide honetara:

http://floss.esle.eu/

Promedio (0 Votos)
Comentarios